XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
2. KADENTZIAK Kadentzia esaldi musikalaren bukaerarekin bat datorren akorde-segida da.Hizkuntza idatziaren puntuaren antzekoa da.
Kadentzia izateko, ondorengo baldintzak bete behar dira: a) Geldiunera garamatzan akorde-segida b) Esaldi musikalaren geldiunea.
Kadentziak mota desberdinetakoak izan daitezke, bukaera-kadentziak eta kadentzia etenak.
Horren arabera efektu desberdinak lortuko ditugu, hau da, doinuaren amaia adieraztea edo esaldi musikala indar handiago edo txikiagoz etetea.
Bukaera-kadentzia nagusiak bi dira: kadentzia perfektua eta kadentzia plagala.
Kadentzia etenak ere bi motatakoak izan daitezke: dominanterako edo subdominanterako erdikadentziak eta kadentzia hautsia.
Kadentzia guzti hauek kadentzia ez-perfektu bilaka daitezke akorde bat edo gehiago alderanzten badugu.
2.1. Kadentzia perfektua Kadentzia honetan dominante-akordeari (V), tonika-akordeak (I) jarraituko dio, biak funtsezko egoeran daudelarik.Akorde hau hizkuntza idatziaren paragrafoaren bukaerako puntuarekin pareka dezakegu.